Sopelan Puntuz Puntu

Sopela Bonuak 2026

Del 17 de Septiembre al 12 de Diciembre

Atxikitako establezimenduetan erosi irailaren 17tik azaroaren 27ra bitartean puntuak lortzeko eta sortutako 40 puntuko 10 euroko bonua lortu. Gehienez ere, 60 € lor dezakezu, betiere 10 euroko bonuetan.

SOPELA BONUAK

Nola funtzionatzen du plataformak?

Sopela Bonuak plataforma berriari esker, erosketa bakoitzean, erraz eta arin lortuko dituzu bonuak. Berrikusi zure erosketak, eta begiratu zure puntu-zerrenda, bai eta erosketak non egin dituzun ere. Horrela, bonu berezien zozketan parte hartu ahal izango duzu.

Alta eman

Erregistratu hemen. Iaz alta eman bazenuen, sartu zure datuekin eta datuak eguneratu besterik ez duzu egin beharko puntuak pilatzen hasteko.

Erosi eta lortu puntuak

Erosketak eginez, sortu bonuak, eta erabiltzen duzun 40 € bakoitzeko, 10 €ko bonu bat lortuko duzu zure hurrengo erosketan gastatzeko.

Kontsultatu

Kontsultatu zure erosketak denbora errealean, begiratu sortutako puntu guztiak eta sar zaitez bonuen zozketan parte hartzeko puntuen rankinean.

Bonuak trukatzea

10 euroko bonuak banaka zein multzoka trukatu ditzakezu erosketa batean edo gehiagotan, betiere erosketek bonuaren balioa gainditzen badute.

ZENBAT ETA GEHIAGO EROSI, HAINBAT ETA PUNTU GEHIAGO

Nola sortzen dira bonuak?

Herritarrek, atxikitako establezimenduetan egiten duten erosketa bakoitzean, puntuak lor ditzakete. Puntuen kopurua esleitzeko, kontuan hartzen da zenbatekoa izan den erosketa. Adibidez: 10 €ko erosketa batean 10 puntu lortuko duzu. Hau da, 1€ = 1 puntu. (Gehienez, 10€ko 6 bonu)

APARTEKO PUNTUAK!

5 SALTOKI EZBERDINETAN KONTSUMITZEN DEN BAKOITZEAN.

APARTEKO PUNTUAK!

BALORAZIO-TESTA OSATZEN DUTEN LEHENENGO 100 PERTSONEI.

TARTEKO 5 ZOZKETA

TOP 100: puntu gehien batutako lehenengo 100entzat

10 €-ko 20 BONU, ostirala 09/25
10 €-ko 20 BONU, ostirala 10/09
10 €-ko 20 BONU, ostirala 10/23
10 €-ko 20 BONU, ostirala 11/06
10 €-ko 20 BONU, ostirala 11/20

GRAN SORTEO FINAL 27 Noviembre 2025

TOP 50: puntu gehien batutako lehenengo 50entzat

300 €KO SARI 1
200 €KO 2 SARI
100 €KO 3 SARI
50 €KO 4 SARI

* 60€ko deskontua erabilitakoan, puntuen pilaketak aurrera jarraituko du tarteko zozketetan eta amaierako zozketan sartzeko.

** Amaierako zozketa egin ostean, amaitu egingo da puntuen pilaketa. Sariak eta bonuak trukatzeko azken eguna: abenduaren 13a, larunbata.

*** Sarien zenbatekoa 50 €ko bonuetan banatuko da. Adibidez: 300 €ko saria = 50 €ko 6 bonu.

establezimenduak

Trukatu bezeroen bonuak 4 urrats errazetan

Plataformaren bidez, erraz-erraz trukatu ahal izango dituzu bezeroen bonuak. Horretarako, kamera duen mugikor bat baino ez duzu beharko.

Jarduera komertzialak bizia ematen dio Sopelari.

Atxikitako establezimenduetan erosi irailaren 17tik azaroaren 27ra bitartean puntuak lortzeko eta sortutako 40 puntuko 10 euroko bonua lortu. Gehienez ere, 60 € lor dezakezu, betiere 10 euroko bonuetan.

FAQ

Ohiko galderak

Badaukazu zalantzarik? Ziur aski, lehendik erantzunda daude zure galderak. Begiratu atal honetan bilatzen ari zarena eta aurkitzen ez baduzu, posta elektroniko bat bidali ahal diguzu.

Bonuak lortzeko, lehenik eta behin behar duzu hemen erregistratu. Gero, kanpainari atxikitako establezimenduetan eros dezakezu. Erosketa bakoitzeko, saltokiak puntuak emango dizkizu erosketaren balioaren arabera: 1 €= puntu 1. Hamartarrak dituzten erosketak beherantz biribilduko dira (10 €= 10 puntu); 9,50 €= 9 puntu). Lortzen duzun 40 puntu bakoitzeko, 10 euroko bonu bat desblokeatuko zaizu, eta, gehienez ere, 6 bonu lor daitezke pertsonako.

Guztira, 80.000 € jaulkiko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan kontsumitzeko bonuetan. Herritar bakoitzak gehienez 10 euroko 6 bonu sortu ahal izango ditu. Eta, zure erosketen rankinaren arabera, sariak eta zozketak lortzeko aukera izango duzu.

2025eko irailaren 15ean 18 urte beteak dituen edozein pertsona fisikok --Sopelan erroldatuta zein erroldatu gabe-- eskuratu ditzake merkataritza-bonuak, betiere bonuak agortzen ez diren bitartean. Eskuratzaileak NAN baliodun batekin identifikatu beharko du bere burua.

Atxikitako edozein establezimendutantrukatu ahal izango dituzu bonuak. Horretarako, erakutsi establezimenduan erabilgarri dituzun bonuak, eta bertan eskaneatuko dizkizute, zure erosketan aplikatzeko.

Gehienez, 10 euroko 6 bonuak + zozketetatik datozen bonuak trukatu ahal izango dira. Erosketaren zenbatekoak bonuen balio berekoa edo handiagoa izan behar du. Adib.: 110 €ko erosketa batean, 10 €ko 6 bonuak eta sari bateko 50 €ko bonua truka daitezke.

Tarteko 5 bonu-zozketa egingo dira:

  • 10 €-ko 20 BONU, ostirala 09/25
  • 10 €-ko 20 BONU, ostirala 10/09
  • 10 €-ko 20 BONU, ostirala 10/23
  • 10 €-ko 20 BONU, ostirala 11/06
  • 10 €-ko 20 BONU, ostirala 11/20

Bonu bidezko 60€ko deskontuari gehitu ahal zaizkio.

Se realizará un gran sorteo final el 27 de Noviembre con 1.200€ repartidos en 10 premios:

  • 300 €KO SARI 1
  • 200 €KO 2 SARI
  • 100 €KO 3 SARI
  • 50 €KO 4 SARI

Sari bakoitza 50 euroko bonuetan banatuko da. 

Saltokiek Udalak eskatutako dokumentazioa bete beharko dute eta, ondoren, hemen erregistratu.

Bonuak zuzenean trukatu ahal izango dituzu Merkataritza Bonuen plataforman. Horretarako, establezimendu gisa erregistratu zinenean sortutako erabiltzailea eta pasahitza erabili beharko dituzu.

Gehienez, 10 euroko 6 bonuak + zozketetatik datozen bonuak trukatu ahal izango dira. Erosketaren zenbatekoak bonuen balio berekoa edo handiagoa izan behar du. Adib.: 110 €ko erosketa batean, 10 €ko 6 bonuak eta sari bateko 50 €ko bonua truka daitezke.

Establezimenduei multzoka ordainduko zaie dagokien dirua, eta, horretarako, oso garrantzitsua da salmentaren frogagiria behar bezala atxikitzea eta salmentaren datuak ondo beteta egotea.

Kanpainan zehar gertatzen diren produktu-itzulketak saltokiak berak emandako "bale" formatuan egingo dira, eta saltoki berean gastatuko. "Bale" hori trukatzean ez da puntu-bihurketarik egingo. Produktuak akatsen bat badu bakarrik itzuliko da dirua.

Los bonos sólo se podrán canjear mientras dure la campaña: del 17 de septiembre al 13 de diciembre (incluidos).

El servicio estará en funcionamiento del 17 de septiembre al 12 de diciembre (incluidos). Más información para establecimientos y ciudadanía:

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Gainerako ordutegian, posta elektronikoz.

Telefonoa: 942 80 78 54

Email: info@sopelanpuntuzpuntu.eus

BARAKALDOKO KONTSUMO BONOA

Establezimenduen bideotutoriala

Play Bideo -

Sopela Puntuz Puntu! 2026. Desarrollado por Estudio Drowers garatu du Apitropik en laguntzarekin, Sopelako Udalerako.